Bazterketa egoeran dauden pertsonak kontratatuko dituzte 'Kokatu'-ren bidez
Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak hitzarmena sinatu dute, zortzi eta hamasei
Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak Kokatu programa abiarazi dute, bazterketan dauden pertsonak —edo arriskuan daudenak— kontratatzeko. Garapen agentziak diru laguntzak emango dizkie inguruko enpresa pribatuei, udalaren gizarte zerbitzuen bitartez bazterketan dauden pertsonak kontrata ditzaten.
Egitasmoa Errenteriako Udalak finantzatuko du, eta, jakinarazi dutenez, gehienez 80.000 euroko ekarpena egingo dute. Zortzi eta hamasei lagunen artean kontratatuko dituzte, lanaldiaren arabera. Langabeziaren eragina gutxitzeko, enplegu plana jarri zuen martxa iaz udalak, Oarsoaldearen laguntzarekin.