Euskara eta euskal kultura sustatzea du xede udalak .eus domeinuaren erabilerarekin
Lezoko Udalaren webgunea
Lezoko Udalak .eus domeinua izango du hemendik aurrera. Pasa den hilabetetik webguneko eta posta elektronikoko helbide guztiak berritu dituztela jakinarazi du udalak. “PuntuEus domeinua esukara eta euskal kulturaren komunitatearen interneteko lehen mailako domeinua da, eta helburu bikoitza du euskara eta euskal kultura sustatzea, eta bestetik, euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzea.
Ainhoa Zabalo alkateak domeinua sustatu duen
PuntuEus elkartearekin bat egin duela esan du: “Domeinua euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen lagunduko duen tresna da, euskararen normalizazioan eragingo duena eta gure herriari nazioarteko aitortza eskainiko diona”.
Posta helbideak ere aldatuta
www.lezo.net izatetik
www.lezo.eus izatera pasa da udalaren webgunea eta udaleko langile guztiek posta helbideak .eus domeinura. Hainbat jkasutan helbidea bera era aldatu dela azaldu zuen Zabalok eta ulermena eskatu die herritarrei. amaitzeko herriko elkarte guztiak animatu ditu zabalok .eus domeinuaren aldeko apostua egitera, “interneten gure komunitatea indartzen joan behar dugulako”.