Udalak haur eta nerabeen eskubideak babesteko programa azalduko du gaur Kursaalen
'Herri hezitzailea, eskola herritarra' izenburupean hezkuntza, kultura eta gizarte arloko adituak esperientziak partekatuko dituzte gaur eta bihar Hik Hasi-k antolatutako topaketetan
Hik Hasi elkarteak antolatuta,
II. Herri hezitzailea, eskola herritarra jardunaldiak egiten ari dira gaur eta bihar Donostiako Kursaalen.
Herri hezitzaile eta parte hartzaile baten inguruko hausnarketa partekatzen ari dira bertan bildutakoak. Tartean dira Euskal Herriko hamaika bazterretatik iritsitako kultur eta gizarte eragileak, eta horien artean da, besteak beste,
Oarsoaldeko Garapen Agentzia.
Haur eta nerabeen eskubideak
Pasaiako Udalak gaur arratsaldean parte hartuko du, zehazki
haur eta nerabeen eskubideak babesteko kanpaina aurkezten. Udal teknikariekin batera Amaia Agirregabiria alkatea izango da aurkezpenean.