Musikariek herriko txokoak alaitu zituzten
Bederatzi dantza taldetako dantzariak herritik barrena ibiliko dira bihar, Haurtzaro Dantza Taldeak antolatutako Dantzari Txiki Egunaren barruan. Haurtzaroko dantzariez gain, Elizalde Dantza Taldea (Oiartzun), Lurra (Urretxu), Eugi (Iruñea), Murixka (Lezo), Aurtzka (Beasain), Akelarre (Hendaia), Indarra (Gasteiz) eta Udaberri (Tolosa) bilduko dira.
Hauxe izango da biharko egitaraua.
10:30: Ikastolan elkartu.
11:30: Desfilea herrian zehar.
13:00: Plazan talde guztiek elkarrekin dantzatu.
14:00: Bazkaria ikastolan.
16:30: Ikastolan bildu eta kalejira plazara.
17:00: Dantzaldia plazan.