Oiartzundik eta Errenteria-Oreretatik ibiliko dira mendizaleak; izena bihar behar eman behar da Doneztebe plazan
Besteak beste, Alduratik barrena ibiliko dira mendizaleak
Hogeita seigarren aldiz ibilaldi neurtua prestatu du Gurutzeko Bizardia elkarteko mendi taldeak. Doneztebe plazan hasiko da eta Gurutzen bukatuko da, bost orduko martxa eginda.
Izena emateko bihar bertan Doneztebe plazara hurbildu behar da. Lehenengo taldea 07:30ean abiatuko da eta ondoren minuturo aterako dira besteak. Oiartzundik zein Errenteria-Oreretatik ibiliko dira mendizaleak, Estrataburu, Eldotz errota, Aldura, Listorreta, Belabaratz, Paraiso eta Arizabalotik, hain justu.
Bidean indarrak berritzeko postuak egongo dira fruta eta urarekin. Horren gain, Bizardian salda eta pintxoak hartzeko aukera izango dute parte hartzaileek.