OKEko nesken garaipena ospatzen
Ligako azken partida jokatu zuten OKEko nesken talde nagusiak. Azken jardunaldi honetan Reocin taldea hartu zuten etxean, Karla Lekuona zelaian atzo. Santarderreko neskak aurreratu baziren ere, pixkanaka oiartzuarrak erritmoa hartzen joan ziren eta txapelketa gol festarekin bukatzea lortu zuten: 6-1 emaitzarekin.
Alazne Bengoetxea, Esti Bajo, Evelyn Santos eta Nerea Abancens (3) izan ziren goleatzaileak.
Mutilek, galdu
OKEko talde nagusiko mutilek, berriz, 0-2 galdu zuten Alavesen kontra. Jaitsiera postuetan daude oiartzuarrak, nahiz ere oraindik ere esperantzarako izpi batzuk egon.