"Merkataritza sustatu eta dinamizatu" behar dela defendatu dute eta "negozio berriak irekitzeko bideak erraztu"
EAJren hautagaitzaren aurkezpena
Hondakinen bilketa eta kale garbiketa dira, merkataritza eta enpleguaren sustapenarekin batera, EAJren lehentasuna Pasaian. “Pasaia atseginago eta bizigarriago bat eraikitzeko” herritarren “kontzientziazioa eta sentsibilizazioa” bultzatu behar direla defendatu du Oterminek, eta hondakinen bilketari dagokionez, “kontsulta loteslea” eskatu du, “pasaitarrei hitza emateko nahi duten bilketa-sistema erabakitzeko orduan”. Edonola ere, jeltzaleen hautua 5. edukiontziaren aldekoa dela argitu nahi izan dute.
Irisgarritasuna hobetzea, alokairua sustatzeko apustu garbia egitea, gizarte kohesioa lantzea, eta euskararen normalizazioaren aldeko lanari bultzada ematea izango dira, besteak beste, jeltzaleen lan ildoak datorren legegintzaldian.