Mikelazulo elkartean izango da Euskal Herri mailako estreinaldia, 19:00etatik aurrera
Ostegunean estreinatuko dute, Euskal Herri mailan, Alba del Camporen
#Oligopolyoff: Hasia da herritarron energia-iraultza dokumentala. Mikelazulo elkartean izango da, 19:00etatik aurrera.
‘#Oligopolyoff’ filmaren fotograma bat
Plataforma por un Nuevo Modelo Energetico taldeak ekoiztu du dokumentala, eta bertan, Espainiako estatuko energiaren egoera aztertzen dute. Horrela, energia berriztagarriak sustatzeko partidek izan dituzten murrizketek zein energia pobreziak “kezka” sortu zuten dokumentalaren egileengan. Politika energetikoak oligopolio energetiko fosilaren interesen menpe daudela ere salatzen dute.
Oligopolioen bukaera nahi du plataformak, eta hortik dator dokumentalaren izena. Hiru zatitan banatzen da ordu eta erdiko filma: Lehendabizikoa energia-pobrezian zentratzen da; bigarrena, politika energetikoek estatuan sortarazten dituzten hainbat gatazketan; eta azkena, energia berriztagarrietan eta energiaren burujabetzan oinarritutako ereduranzko trantsizioren alde lan egiten duten herritar ekimenetan. Estatuan izandako hainbat kasu zehatz batu eta oihartzuna izan dute filmean.