Ekonomiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu EAJk
Datozen urteetan udalean aurrera eraman beharreko ildoa finkatzeko izango direla esan dute
EAJk ekonomiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu datozen egunetarako. Maite Peña alkategaiaren esanetan, datozen urteetan udalean aurrera eramango duten estrategia markatuko dute.
Horrela, bihar bertan, Miguel Lazpiur enpresari eta Confebaskeko lehendakari ohia izango da Merkatuzarren, 19:00etatik aurrera. Hilaren 12an Lanbideko zuzendari orokor Adolfo Alustizak hartuko du hitza, toki eta ordu berean. Azkenik, Peñak lan bilera egingo du Eusko Jaurlaritzako merkataritza sailburuorde Itziar Epalzarekin. Zure Errenteriaren lokalean —Koldo Mitxelena plazan— izango da, hilaren 14ean, 14:30etik aurrera. Merkatari eta ostalari guztiak gonbidatu dituzte.
Peñak azaldu duenez, euren helburua ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea izango dela: “Merkataritza eta industria babestuko ditugu, aberastasuna eta enplegua sortzen dituztelako”. Gizarte politika “garatu eta garantistaren” alde egingo dutela iragarri du, eta horretarako ekonomia sustatzea “ezinbestekoa” dela uste dute.