I. Emakumeen Giza-proba Txapelketa jokatu zuten atzo Auzolan pilotalekuan. Oiartzuarrez eta astigarragatarrez osatutako Emarri taldeak jantzi zuen txapela.
Emarrirentzat egun garrantzitsua izan zen atzokoa: Emakumeen I. Giza Proba Txapelketako txapela zegoen jokoan. Perurena Auzolan frontoian jokatu zuten lehia, hamarnaka eta hamarnaka ikusleren aurrean. Hiru emakume talde atera ziren txapelaren bila eta Emarriko kideek (oiartzuarrez eta astigarragatarrez osatua) bereganatu zuten azkenean. Ibarra, Emarri eta Zeanuri taldeek 15 minututan plaza gehien egitea lortu behar zuten, 550 kiloko harri tiratuz, hori zen erronka.
Lehia polita bizitu izan zen, batez ere Ibarra eta Emarriren artean. Zozketa egin eta gero, Ibarrari tokatu zitzaion lehenengo ateratzea eta 41 plaza egin zituen. Emarri atera zen gero eta aurreko taldea gaindituko ez zuela ematen bazuen ere, indarrak ahal zen tokitik atera eta 42 plaza (eta 42 zentimetro) egitea lortu zuten. Zeanuri atzean gelditu zen 36 plaza eginda.
Emozioak hartu zuen orduan sufrimenduaren lekua eta txapela janzterakoan irribarreak aurpegi guztia hartu zien Emarriko kideei.
Taldea sortu zenetik plazaz plaza kirol hau ezagutarazten egon dira Emarrikoak. Ongi pasatzen badute ere, lehiatzera ateratzen dira eta atzokoa garrantzitsua izan zen; izan ere, federazioko giza probako arautegia jarraituz lehiatu ziren eta horrelakoak izateko aukera gutxi izaten dute kirol hau praktikatzen duten emakumeek.
[nggallery id=54]
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.