Aquarium, AZTI, Navegavela, Robert Grenier eta Tadusak elkarrekin nabigatu zuten Betiaitxe belaontzian, Trintxerpeko moilatik Albaola Itsas Kultur Faktoriara
Betiaixe belaontzia Albaolan
Itsasoaren Europako Eguna izan zen asteazkenean, eta hori ospatzeko, beren egunerokoan itsasoa balioan jartzeko lan egiten duten hainbat sektoreetako eragileak bildu ziren Pasaian. Albaola, Aquarium, AZTI, Navegavela, Robert Grenier eta Tadusak elkarrekin nabigatu zuten
Betiaitxe belaontzian, Trintxerpeko moilatik irten eta Albaola Itsas Kultur Faktoriaraino. Bertan, neurrira eginiko bisita gidatua jaso zuten
San Juan baleontziaren eraikuntza prozesuaren inguruan eta parte-hartzaileen proiektuak aurkeztu ziren, horien artean Tadusak taldearen disko berria:
Bide luzea Ternuarat.