Bosgarren urte jarraian, Elizalde Herri Eskolako 6. mailako ikasleek ingeleseko barnetegiko proiektuan parte hartu dute. Lekarozen egon dira
Elizaldeko ikasleak ingeles barnetegian
Bosgarren urte jarraian, Elizalde Herri Eskolako 6. mailako ikasleek ingeleseko barnetegiko proiektuan parte hartu dute. Lekarozen egon dira eta Ingalaterrako, Canadako eta Australiako irakasleekin hainbat ekintza ezberdin egin dituzte.
Ingeleseko irakasleez gain, eskolako ingeleseko irakaslearen laguntza eta tutoreen laguntza ere izan dute, proiektuan parte hartu duten egun guztietan.Hezkuntza Sailak antolatzen dituen ingeleseko barnetegi proiektuetan, ikasleek, hiztun ingelesen natiboen tonua, doinuak edo eta intonazioak ezagutzeko eta barneratzeko aukera.
“Hau inolako duda izpirik gabe, oso esperientzia aberasgarria da.Ezin dugu aipatu gabe utzi ere, bost eguneko barnetegi honek ikasleen autonomia lantzeko ere balio digula, eta curriculumean zehar lerroan den alor hau ere lantzen dugula. Plangintzan, gai ezberdinak dituzte: olinpiadak, zientzia edo eta janari osasungarria, guzti hauek lantzen dituzte, eta nola ez ongi igaro ere. Hurrengo urteetan Elizalde Eskolan ingeleseko barnetegiko proiektuarekin aurrera jarraituko dugu”, azaldu dute ikastetxetik.