Ekainaren 21ean Donostiako estadioan egingo den ekitaldian jotzeko 40 danbor joleko taldea osatu behar du Antxoko Gure Esku Dago-k. Leunda tabernan jarrita dago izena emateko zerrenda, eta bihar arteko epea dago apuntatzeko.
Taldea osatuko balitz, hilaren 9an, 11n, 16an eta 18an entseguak izango dira, Anoetan joko diren piezak entseatzeko.