Urrulloko Parke Ekologikoaren Plan Berezia jendaurrean jarri du udalak
Olatzar Zatikako Plana eta Gaintxurizketako Zatikako Plana ere jendaurrean daude.
Udalak zabaldu egin du herritarren iradokizunak edota erreklamazioak jasotzeko epea Urrulloko Parke Ekologikoaren Plan Bereziaren, Olatzar Zatikako Planaren, eta Gaintxurizketako Zatikako Planaren gainean. Horretarako jendaurrean jarri ditu gobernu batzordeak onartu ondoren. Urrulloko parkearen kasuan hilaren 10era arte izango dute interesdunek erreklamazioak aurkezteko aukera, Olatzarren kasuan hilaren 15a arte, eta Gaintxurizketakoaren kasuan hilaren 17ra arte.
Dokumentuak hirigintza eta ingurumeneko departamentuan eta Lezoren webgunean kontsulta daitezke. erreklamazioak berriz, udaletxeko erregistro nagusian aurkeztu behar dira astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era.