Barraskilo erraldoiak
Regino Etxebeste errenteriarrak barraskilo erraldoiak topatu ditu, "han, mendian". Oarsoaldeko Hitza
Ohikoak adina bi dira barraskiloak
Barraskilo erraldoiak, ohikoak baino handiagoak, ekarri ditu OARSO BIDASOKO HITZAren erredakziora Regino Etxebeste errenteriarrak. Mendizalea da, eta han eta hor ikusten dituenak gordetzea eta jasotzea gustuko du. Bada, bere ibilaldietako batean, barraskilo erraldoi batzuek topatu zituen, “han, mendian”; ez du esan nahi izan non egin zuen topo antena luzeko animaliekin.