Aiko taldea eta Bretainiako musika Herri Musikaren udako kontzertuan

Konogan an Habask

Konogan an Habask musikari bretainiarra

Udako kontzertua izango da larunbatean Soinuenea Fundazioak antolatuta. Aiko taldea eta Bretainiako musika entzun ahal izango dira Doneztebe plazan, 19:00etatik aurrera.

Aiko taldeak Euskal Herriko plazetan jotzen den musika eskainiko du eta Bretainiatik etorritako Yann Pelliet eta Konogan an Habask bikoteak euren lurraldean zabaldua egon den formazioa azalduko du; hau da, bonbarda eta biniouak osatutakoa.

Kontzertua bukatuta, afari musikatua izango da Kontzejupean. Bertan afaltzera animatzen denak txartela Amazkar tabernan erosi beharko du (18 euro).

Dantza tailerra
Larunbatean ere, Bretainiako herri dantzak ikasteko aukera izango da. Yann Pelliet eta Konogan an Habaskek gidatuko die tailerra Doneztebe plazara hurbiltzen den orori. 12:00etan hasiko da tailerra.

Bideoan Konogan an Habask bonbardarekin eta Yannick Martin biniouarekin.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend