Elkartea sortu zuten lau bazkideak omendu eta bazkaria egin zuten joan den igandean.
Altzibarko Bilera elkarteko bazkideak
Altzibarko Bilera elkarteak bere urrezko ezteiak ospatu zituen joan den igandean. Elkartea sortu zuten lau bazkide omendu zituzten: Xegundo Agirrezabala, Patxi Mendiburu, Joxe Antonio Urki eta Eugenio Arozena. Gero bazkaltzera joan ziren bazkideak eta arratsaldean Arozenatarrek musika jarri zuten giro alaitzeko.