Bosgarrenez jarriko du martxan Allerruk Futbol Eskola.
Futbol Eskolakoak Realeko teknikariekin iaz
Allerruk bosgarrenez jarriko du martxan aurten Futbol Eskola. Irailean hasiko du denboraldia baina aurrez izena emateko epea zabbalduko du hilaren 6an, 7an, 8an eta 9an. Horretarako, Plazeta futbol zelaira joan beharko dute izena ematera interesdunek aipatutako egunetan 10:30etik 18:30era. Futbol eskolan parte hartzeko baldintza, 8 eta 11 urte artean izatea da.
Haur Mailako allerruren taldeetan parte hartu nahi duten 12 eta 14 urte artekoneska-mutilek ere izango dute aukera izena aurretik emateko aipatutako egun horietan eta ordutegi berean.
Ariketa fisikoaren bidez hezi
Futbol eskolaren helburu nagusia haurrak ariketa fisikoaren bidez heztea dela argi dute Allerrun: “Kirolak adin hauetan integratzaile izan behar du, denek izan behar dute leku hlburu nagusia ongi pasatzea eta disfrutatzea delako”.