Enbaren Ongi Etorri baserrira! ekimenaren barruan, Oiartzungo baserrien jarduera ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
Pelu Zahar baserriko familia
Enba Euskal nekazarien batasunaren Ongi Etorri baserrira! ekimenaren barruan, Oiartzungo Galtzata eta Pelu Zahar baserriak bisitatu ahal izango dira bihar (hilak 3). Galtzatan ardi gazta egiten dute eta Pelu Zaharren arrautza ekologikoak dituzte, nekazalturismoa izateaz gain.
11:00etatik 14:00etara da bisita ordua eta izena emateko 943 65 01 23 telefono zenbakira deitu behar da.
Enbak baserrietako ateak zabaldu nahi ditu jendeak etxeak, familiak, soroak eta animaliak ezagutu ditzan eta baserritarrek ekoizten dutena bertatik ezagutu eta gero, gehiago balora dezaten.