Atez atekorako poltsak eta kuboak
San Fermin Jaiak direla-eta udalak hondakin bilketan izango diren aldaketen berri eman du. Zehaztu dutenez, frakzio guztiak Garbitxokoetan jasoko dituzte, eta esekitokietako bilketarik ez dute egingo.
Honenbestez, Garbitxokoetako ordutegia zabalduko dutela iragarri dute. Uztailaren 4an, 6an, 7an eta 8an, Garbitxokoak 07:00etatik 11:00etara izango dira zabalik; eta uztailaren 5ean, igandea, 09:00etatik 11:00etara.
Azkenik, zumardiko Garbitxokoan edukiontziak jarriko dituztela iragarri dute, hondakin asko sortzen duten inguruko establezimenduentzat (tabernak, txosnak, Txabol Sotoa…).