Hurrengo lau urteetarako udal batzordeak osatu zituzten atzo ilunabarrean egin zuten legegintzaldi berriko lehen udalbatzarrean.
Rafael Bergaretxek -eskuinekoa- kargua hartu zuen
Hurrengo lau urteetarako batzordeak osatu zituzten atzo ilunabarrean egin zuten legegintzaldi berriko lehen udalbatzarrean. Udalaz gaindiko erakundeetako ordezkaritzak ere onartu ziren. Hala, udalbatzarrean duten ordezkaritzaren araberako batzordekide kopurua izango dute alderdiek. Herritarrek ere batzordetan parte hartu ahal izango dute.
EAJko Rafael Bergaretxek kargua hartu zuen ere eta laugarren zinegotziak kargua hartzea falta da; izan ere, Segundo Garinek uko egin dio karguari.
Legegintzaldi honetan ere plenoak hileko azken asteazkenetan izango dira, 19:00etan.