Zabaldu berri den Santa Barbara meategiaren inguruko azalpenak emango ditu Mertxe Urteaga arkeologoak. Horrez gain, haur jolasak, tailerrak eta beste hainbat ekintza egin ahal izango dira.
Arditurri
Igande honetan, hilak 12, IV. Arditurri Eguna izango da, hainbat berritasunekin. Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak egun “berezi” bat eskaini nahi die bisitariei, meategiak eta Aiako Harria natura parkeko ingurunea ezagutzeko emateko.
10:00etan Mertxe Urteaga arkeologoarekin ibilaldi berezi bat egiteko aukera izango da:
Erromatar garaiko meatzaritzaren aztarnen azken aurkikuntzak ibilaldia hain zuzen ere. Bertan, ireki berri den erromatar galeriaren inguruko informazioa eskainiko du. 3 euroko prezioa izango du eta aurrez izena eman beharko da plaza mugatuak baitaude.
10:30etatik 14:30tara meategiak prezio murriztuan bisitatu ahal izango dira: bi eurotan Oinarrizko Bisita eta hiru eurotan Meategia Sakonean bisita. Ez da aurre-erreserbarik egingo, hau da, sarrerak egunean bertan erosi beharko dira. Meategira sartzeko plaza mugatuak daude.
11:00etatik 14:00tara
Frogatu Historiaurreko bizimoduaren esperientzia Suhar taldearen eskutik. Arkeologia esperimentala gertutik ikusi eta ikasteko aukera izango da, teknika ezberdinak eskainiz. Sua egurraren bidez egiteko teknikak, historiaurreko labarretako artea, ehizarako bultzagailu bidezko gezi jaurtiketa eta suharrizko tresneriaren lanketa nolakoak ziren irakatsiko dute. Jarduera hau dohain izango da.
Goizean zehar gainera haur jolasak ere izango dira Abaraxka Ludotekaren eskutik.
Izena emateko hainbat bide daude: 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deituz edo
posta elektroniko bat bidaliz.