Urko Otegi izango da gaur San Fermin eguneko Saltsero Nagusia
Palentzia taldeko saskibaloi jokalari profesionala, jaioterrira itzultzen da ahal duen guztietan San Fermin jaiak ospatzera; Gaur bera izango da San Fermin eguneko protagonista.
- 06:00 GAUERDI taldearekin diana
- 07:00 HELDUENTZAKO Lasturreko Marques de Saka ganadutegiko BIGANTXAK Luzuriagan.
- 11:00 Saltseroen MEZA Anunciatan.
- Ordu berean Haurren IV. PALA TXAPELKETAko finala Biterin. (8-12 urte bitarte)
- 12:00 SALTSEROen irteera.
- Ordu berean, MEZA NAGUSIA San Fermin parrokian. Bertan Pasai Antxoko abesbatzak, Jokin Otamendiren zuzendaritzapean, besteak beste, hauek kantatuko ditu: “Gloria a Ti”, “Aintza Zeruetan”, “Zatoz Jaungoiko”, “Santo Santo”, “Aleluia”, “Hosanna”, “Zoriontsu zu”, “Ave Versum” eta “Agur Jesusen Ama”.
- Ordu berean, JOTAk herriko kaleetan zehar Milagroko Jota eskolaren eskutik.
- 13:00 BURUHANDIAK eta ERRALDOIAK barrutiko kaleetan zehar ibiliko dira Itsas Mendiko txistulariekin batera.
- 14:30 Saltseroen BAZKARIA Txabol Sotoan.
- 18:00 Haurren DANBORRADA Luzuriagatik irtengo da Pasai Txarangarekin batera..
- 19:00 HERRI KIROLAK Zumardian.
- Ordu berean ZIRKO MALABAREAK haurrentzat Mimos tabernaren inguruan
- 20:00 ROCKALEAN herriko kaleetan zehar.
- 22:00 ITSUSIEN Munduko XI. TXAPELKETA feriak diren tokian.