Lezoko, Pasaiako eta Errenteriako alkateak elkartu ditu BERRIAk.
Kepa Garbizu Lezoko alkatea (EAJ), Izaskun Gomez Pasaiako alkatea (PSE-EE) eta Julen Mendoza Errenteriako alkatea (EH Bildu) elkartu ditu
BERRIAk. Enekoitz Esnaolak egindako erreportajean hiru udalerrietako ekonomia jardueraren etorkizunarekin kezka azaldu dute hiru alkateek. Portuaz aritu dira Garbizu, Gomez eta Mendoza, baina baita hondakinen bilketaz eta bizikidetzaz ere.