[Argazki galeria] Madalenak, edo erraldoien fenomenoa
Errenteria-Oreretako jaiak bukatzear direnean, erraldoiek hartu dituzte gaur herriko kaleak. Gizarte fenomeno dira ia Xanti eta Maialen Madalenak Jaietan. Oarsoaldeko Hitza
Fenomeno dira Madalen Jaietan Xanti eta Maialen erraldoiak. Asko maitatuak, asko jarraituak, asko desiratuak gehienbat haurren artean… Fenomeno bat. Goizetan eta arratsaldetan egiten dituzte irteerak herriko erraldoiek buruhandiekin batera, baina beste herrietan buruhandiek beharbada haurren arreta gehiena hartzen badute —ihes egiterako garaian batik bat—, Errenteria-Oreretan ez da horrela. Gaizki ikusia dago Xanti eta Maialenen zale ez izatea. Bekatua. Gaur, jaien azken egunaren barruan, erraldoien topaketa egiten ari dira egun osoan zehar. Goizean, Koldo Mitxelena plazatik abiatuta, desfilea egin dute, ondoren konpartsetako partaideek bazkaria udaletxeko arkupeetan, eta arratsaldean berriz ere kalejira egingo dute 18:00etan, 19:00etan herriko bi erraldoiei agur esateko tenorea iritsiz. [nggallery id=121] Jaien lehen agurra izango da hori, esanguratsua baina. Ordu batzuk besterik ez dira faltako 00:00etan bandak berriz ere Zentenarioa jo, eta jaiak bukatzeko. Ez dira gaizki egon, ez? Esteka honetan klikatuta,