Xanisteban eguna izango da gaur
Ekitaldiz jositako eguna izango da gaurkoa: kultura arlokoak, kirolekoak... denetarik izango da.
Festetako egun handia izango da gaurkoa: Xanisteban Eguna. Egitaraua bete-bete dator eta izango da zer gozatua. Besteak beste, Lartaun Txistulari taldearen eskutik, 32. Herri Kontzertua emango dute Kontzejupean. Euskal doinuak eta dantza ikusi ahal izango dute bertaratzen direnek. Kirolak ere izango du protagonismoa, auzoen arteko sokatira txapelketa izango da arratsaldean, aurten gainera Madalensoro pilotalekuan izango da ekitaldi jendetsu hau. Pilota, dantzaldia, erraldoiak… Xanisteban Egun luzea aurretik dago.