Merkatarien elkarteko txartelarekin erosketa ordaintzen duten bezeroak sarituko dituzte.
Laurak Batek stock azokak ere antolatu ohi ditu
Hamar eta hogei euroko erosketa baleak zozketatuko ditu Laurak Batek beren erosketak merkatarien elkarteko txartelarekin ordaintzen duten bezeroen artean. Ordainketa balean aterako dira sariak, hurrengo erosketa batean erabiltzeko.
Herrian erosketak egiten dituzten bezeroak saritu asmoz, urtero jartzen ditu martxan Pasaiako ostalarien eta merkatarien elkarteak halako kanpainak. Aurtengo kanpaina martxan da astearteaz geroztik eta hilabetea bukatu arte izango da martxan. Erosketa baleak, berriz, urriaren 31 bitarte erabili ahalko dira.
Denera, Laurak Bat elkarteko 48 establezimenduk parte hartuko dute kanpainan: 22 Trintxerpen, eta 26 Antxon.