Udalak haur, gazte eta nerabeentzako ikastaro eskaintza prest du
Hilaren 15ean zabalduko dute izen-emate epea eta eskolak urriaren 13an hasiko dira.
- Manga komikiak eta ilustrazioa. Ikastaro honetan marrazkiak egiten, testu edo gai bat ilustratzen, eta manga japoniar estiloko komikiak sortzen ikasiko dute.
- Marrazketa, pintura eta buztina. Ikastaro honek plaza-eskaera handia duenez, 6-10 urteko eta 11-16 urteko adin-tarteetan sailkatuko da, San Pedro eta Pasai Antxoko barrutietan, guztira lau ikastaro izanik.
- Plastika. Haurren adinera egokitutako teknikak landuko dira: marrazketa, modelazioa, zatikatze eta itsastea, grafismoa eta bestelako teknika konbinatuak, besteak beste.
- Zeramika. Buztina ezagutzeko teknika ohikoenak ikasiko dira. Zeramika erabilgarria (ontziak,…), zeramika apaingarria eta modelaketa ( maskarak,…)
- Marrazketa eta pintura. Gazteentzako ikastaro honek hiru modulu izango ditu: marrazketaren oinarriak, kolorearen eta pinturaren oinarriak eta plastika-garapena. Hala ere, oinarri horiek badituztenek ere egin dezakete ikastaro hori, lantegi moduan antolatuta dagoenez, askatasun osoz egingo baita lan, parte-hartzaile bakoitzak bere estiloa garatzeko aukera izan dezan.
- Pertsonalizatu zure arropa estanpazioekin. Diseinatzen eta goma binilikoaren gainean estanpazio zigiluak grabatzen ikasi eta erabiliko dira, bai arropan (kamisetak, galtzak, soinekoak, zapatilak, kuxinak, kortinak,…) bai paperaren gainean (txartelak, koadernatzeko paperak,…) edota egurraren gainean (kaxak, altzariak,…)