Europa solidario bat posible da lelopean bildu ziren hamarnaka lagun atzo, Xabier Olaskoaga plazan.
Europa solidarioaren aldeko elkarretaratzea
Europa solidario bat posible da lelopean bildu ziren hamarnaka lagun atzo, Xabier Olaskoaga plazan. Gerratik ihesi Siriako errefuxiatuei Europara sartzeko jartzen dizkieten hesiak salatu nahi izan dituzte, eta era berean, horiei elkartasuna adierazi. Elkartu zirenen iritziz, Europak solidario izan behar du Siriako herritarrekin, horiei mugak jarri beharrean.