Udan, hainbat gazte eta ez hain gazte, Antxoko Marealtan bainatu dira, garai batean bezala. Jolasean, sokaren gainean, barrutiko erreka alde batetik bestera pasatzen egon dira neska eta mutilak, beti irribarrea ahoan. Ez dira urte asko Antxo alderik alde zeharkatzen duen errekastoa zeharo kutsatuta zegoela, baina barrutian zeuden enpresak joan, eta apurka biziberritzen ari da Marealta. Abuztukoa da irudia: freskotasun bila eta herriko erreka aldarrikatzeko erabili dute uda antxotarrek.