I. Produktu Ekologikoen Azoka egin dute Errenteria-Oreretan
Otarrea, garaiko barazkiekin
[nggallery id=136]
Gaur goizean I. Produktu Ekologikoen Azoka egin dute Errenteria-Oreretan. Baratzeko produktuak ez dira ikusi ahal izan diren bakarrak izan: eztia, ogia, gozogintza, ardoa, sagardoa… Hori bai, garaiko baratzeko barazkiak ere ez dira falta izan.
19 ekoizlek jarri dute postua, eta kontsumitzaileek zuzenean erosteko aukera izan dute, bitartekaririk gabe. Era berean, kontsumo osasuntsua sustatzeaz gain, kontsumitzaileek ekoizleekin harremana izatea bultzatu nahi izan dute antolatzaileek: udala, Behemendi eta Biolurrek.