Lehen Ruuki konpainiarena zen biltegian kokatu dute gune logistikoa
Suediako SSAB siderurgia konpainiak Pasaiako portua hautatu du Iberiar penintsulako bere gune logistiko garrantzitsuena kokatzeko. Finlandiako Rukki konpainiarekin bat egin du konpainia suediarrak, eta bere biltegi guztiak bakarrean bildu dituzte, Pasaiako portuan.
Aurreikuspenen arabera, 200.000 tona altzairu igaroko dira Pasaiako biltegitik. Sektore siderurgikoan konpainia nagusienetakoa da SSAB. Enpresako iturriek jakinarazi dutenez, 50 herrialdetan dauzkate langileak.