Lan publikoa suntsitzearen kontra egin du sindikatuak, eta zerbitzua udalaren esku egonez gero merkeagoa litzatekeela gaineratu.
LABeko ordezkariak, lehengo astearteko plenoan, beren jarreraren defentsan
Hondakinen bilketa udalak egitea, gaur egun dauden lanpostu guztiei eustea, eta lan eta zerbitzuen departamentua sendotzea. Horixe LAB sindikatuak hondakin bilketa sistemaren aldaketak Pasaiako Udalean eragin duen egoera laboralaren aurrean egindako proposamena.
Sistema aldaketak atez atekoan ari diren hamahiru hondakin biltzaileei eragin die. Langileak beren lanpostuen defentsan borrokaldian aritu dira lehengo maiatzean PSE-EEk hauteskundeak irabaziz geroztik.
Lehengo astean, bilketa sistema Mankomunitatearen esku utziko zutela iragartzearekin batera,
Izaskun Gomez alkateak hamahiru lanpostu horietatik zazpi edo zortzi mantenduko dituztela iragarri zuen eta gainontzeko langileei lan poltsan geratzeko aukera eskainiko dietela baieztatu.
Udalak kudeatuz gero, merkeago
Hondakinak biltzeko sistema, udalak zuzenean kudeatuta, mankomunitatearen esku utzita baino merkeagoa litzatekeela defendatu du LABek, udal teknikariek emandako iritzietan oinarrituta. Aitzitik, LABek uste du udal gobernu taldea “temati” jarri dela zerbitzua FCCren esku uzteko erabakiarekin.
Gobernuko kideen soldata igoera gaitzetsi
Pasaiako Udalak politikarien soldatetan urtero 100.000 mila euro gehiago gastatuko duela salatu du sindikatu abertzaleak, “are gehiago, udal funtzionarioek urte ugari daramatenean beraien soldatak
izoztuak, udalaren egoera ekonomiko kaxkarra argudiatuta”. “Politikarientzat dirua badago, baina langileentzat eta herritarrentzat ez”, kexatu da LAB.
LABen komunikatua