Gaixorik dauden presoentzat espetxe politikak "konponbide humanitarioak" ezarri behar dituela esan du Legebiltzarrak.
Aitzol Gogorza gaixotasun larria duen errenteriako presoaren gaia aztertu du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak
BERRIAk jakinarazi duenez. EH Bilduk Gogorza askatzeko eskatzen zuen legez besteko proposamena aurkeztu du eta koalizio subiranista eta EAJren artean adostutako zuzenketak egin du aurrera. PSEk eta PPk kontra egin dute.
Administrazio publikoek pertsona guztiei, baita preso daudenei ere, giza eskubideak bermatu behar dizkietela berretsi du Legebiltzarrak batetik, eta gaixorik dauden presoentzat espetxe politikak “konponbide humanitarioak” ezarri behar dituela, bestetik, eta Gogozaren kasuan bezala gaixotasun larri edo sendaezinak dituzten presoen kasuan, espetxetik atera behar dituztela.
Legealdi guztietako
Errenteriako Udaleko ordezkari publikoak bildu ziren larunbatean preso errenteriarra aske uzteko eskatzeko.