Balioan jarri nahi du udalak Oiartzun ibaiaren ertzetako paisiai eta babestu Lemosek azaldu duenez
Oiartzun Ibaian eta haren inguruan diren paisaia interes bereziko eremuak hobetu nahi ditu udalak, eta horretarako ibaiak Errenteria-Oreretan barrena duen bideari begirako ekintza plana aurkeztu du. Bernar Lemos Hirigintza eta Hiri Mantenuko zinegotziak eta Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziak eman dute ekintza planaren berri, Javier Blaza Ekogarapen enpresako kidearekin batera.
Oiartzun ibaia ingurumen kalitate eremua dela egun esan du Legorburuk, “degradazio handiko garaien ostean, esfortzu handiekin eta inbertsioekin lortu da egungo egoerara heltzea. Garai bateko estuarioa berreskuratzea ezinezkoa bada ere, hobetu egin daitekeela uste dugu”. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak ahalbideratu duela ekintza plana aurrera eramatea ere nabarmendu du Legorburuk eta horren harira, Errenteriak aurkeztutrakoa Euskal autonomi Erkidegoan aurkeztutakoen artetik onena izan dela gaineratu du. Eusko Jaurlaritzak %90 diru laguntza emango dio udalari ekintza plana aurrera ateratzeko.
Balioan jarri nahi du udalak Oiartzun ibaiaren ertzetako paisaia eta babestu Lemosek azaldu duenez: “Horretarako eremu horren kudeaketa aktiboa egin behar dugu, ordenatua, eraginkorra eta ekonomikoki zein ingurumen ikuspegitik jasangarria
“. Bizitza kalitatea ere hobetu nahi dutela gaineratu du Lemosek eta parte hartze aktiboa sustatu.
Hiru kilometro eta erdi
Errenteria-Orereta eta Oiartzun arteko mugan hasi eta Kaputxinoetaraino doan ibaiaren zatia hartu dute kontuan ekintza planaren barruan, 3.440 metro guztira, eta Erdialdea, Olibet-Etxe Berriak, gabierrota, Fanderia eta Lartzabal auzoei eragingo die. Izan ere ibaiari berarekin, bioaniztasunarekin zein hiri guneetan, parkeetank edo jarduera ekonomikoa duten zonaldeekin egingo dute lan paisaia hobetzeko. Guztira 12 ekintza eta 47 garapen proposamen bildu ditu udalak Ekogarapen SL enpresak idatzi duen ekintza planean.
Ekintza palana aurkeztuta, herritarren aurrean azalduko du udalak orain. Horretarako, batzar irekia deitu du etzi, asteazkena, 19:00etan Reyna Aretoan.