Arrasateko Amaia antzokian ariko da bertsotan antxotarra, beste bost bertsolarirekin batera.
Haritz Casabal, ezkerrean, artxiboko irudian.
Haritz Casabal bertsolari pasaitarrak gaur ekingo dio Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako fase erabakiorrari. Final zortzirenetako saioan izango da, Arrasateko Amaia antzokian, beste bost bertsolarirekin batera. 17:30ean hasiko da saioa.
Casabalekin batera Aratz Igartzabal, Egoitz Eizagirre, Eneritz Artetxe, Iñaki Gurrutxaga eta Felix Zubia izango dira oholtzaren gainean. Saioan puntu gehien lortzen dituena zuzenean pasatuko da final-laurdenetako hurrengo fasera, eta fase hori saio honetan, eta beste guztietan puntu gehien pilatu dituztenekin osatuko da (17 gehiagorekin), aldez aurretik zuzenean bertan lehiatzeko eskubidea zutenekin batera.
Final zortzirenetako saioak bihar bukatuko dira, Andoaingo Bastero kulturgunean 17:3oean egingo den saioarekin. Final-laurdenetako bost saio egingo dituzte, seina bertsolarirekin bakoitza, horietako bat Errenteria-Oreretako Fanderiako Agustina Otaola pilotalekuan: hilaren 25ean da saio hori, 17:30ean. Bertan, final zortzirenetatik sailkatuko diren bertsolariak, eta Jon Martin oiartzuarra eta Beñat Gaztelumendi egongo dira.
Final-laurdenetarako jada sailkatu diren Oarso Bidasoko bertsolariak Manu Goiogana irundarra eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarra final zortzirenetatik, eta Jon Martin eta Alaia Martin (biak zuzenean) dira.