31 urteko oriotarrak 2011tik darama San Pedron. Egindako lanagatik eskerrak eman dizkio Baldari Sanpedrotarra Arraun Elkarteak.
San Pedroko arraunlariak, Kontxarako sailkapena ospatzen
Sanpedrotarra Arraun Elkarteak gaur jakinarazi du: Mikel Arostegi izango da San Pedroko San Miguel Ligako traineruaren entrenatzailea, Aitor Baldaren lekua hartuz. 31 urtekoa da Arostegi, eta 2011tik darama San Pedron (2014an ez zuen arraun egin). Hortaz, Aitor Baldaren lekukoa hartuko du oriotarrak. Orion egin zen arraunlari bezala Arostegi, eta San Pedrora iritsi aurretik Getarian, Zumaian eta Astilleron ibilitakoa da.
Aitor Baldari eskerrak eman dizkio egindako lanagatik Sanpedrotarra Arraun Elkarteak: “Azken sasoian lan handia egin du. Etorkizunerako onena desio diogu”.