Atsolorra prestatzen hasteko bilera izango da ostiralean

atsolorra

Iazko atsolorrean parte hartu zuten haur eta gurasoak

2015ean jaiotako haurren atsolorra hasten hasteko bilera irekia izango da ostiralean. Hitzordua 17:00etan jarri dute, Manuel Lekuona bibliotekan.

Iaz hasi ziren atsolorra berreskuratzen herrian guraso batzuen ekimenez. 2014ean jaiotako 99 oiartzuarrei “ongi etorri” esan zien herriak martxoan.

Atsolorra erritua egin zuten, haurrei ongietorria emateko euskal erritua, baina garaira egokitua. Ez ziren bertan 99 haurrak eta haien guraso nahiz hurbilekoak izan, baina ekitaldian egon zirenek gogoz jaso zituzten bertan zeudenen txaloak eta hitz ederrak. Guraso talde batek, udalaren laguntzarekin, antolatutako ekitaldia izan zen.

23-24 haur jaioberri eta haien familiak bildu ziren areto nagusian. Lehenik, lau haur kanta abestu zituzten bertan izan zirenek, eta ondoren Miren Irigoien zinegotziak atsolorraren gaineko azalpenak eman zituen.

Ondoren komunitateak jaioberriei ongietorria egiteko, bertan zeuden jaioberrien izen-abizenak banan-banan esan zituzten, eta horiek arbel batean jarri. Bertsoak, txalapartak eta jakiek ere izan zuten tartea atsolorrean.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend