Oiartzungo Udalak bat egin du Errigora egitasmoarekin bat egin dueta herritarrei ere Erriberako euskalgintzari laguntzeko deia egin die.
Oiartzungo Udaleko zinegotziak eta langile Batzordeko ordezkaria
Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka lelopean kanpaina martxan da beste urte batez eta Oiartzungo Udalak bat egin du Errigora egitasmoarekin bat egin du; herritarrei ere Erriberako euskalgintzari laguntzeko deia egin die. Laguntzeko 50 euroren truke eskura daitekeen saskia eska daiteke, bertan Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuak daude.
Saskien erreserba hainbat tokitan egin daiteke: Haurtzaro Ikastolan, Elizalde Herri Eskolan, Elorsoro kiroldegian eta
Internet bidez (eskaera hauek Fermiñene etxean jasoko dira). Azaroaren 8a arte egin daitezke eskaerak.