Konposta guneak txukundu, txabolan baldak jarriko dituzte, eta Baratza Parkearen garbiketa orokorra egingo dute.
Lezoko Baratza Parkeak antolatuta auzolan eguna egingo dute larunbatean 9:00etatik aurrera Baratza Parkean bertan. Hiru lan bideratu nahi dituzte auzolan egunaren bidez. Bertan diren konposta guneak txukundu nahi dituzte, batetik, eta bide batez konpostaren gaineko zalantzak argitu nahi dituzte erabiltzaileekin. Txabolan baldak jarriko dituzte, bestetik. Azkenik, Baratza Parkearen garbiketa orokorra egingo dute.
Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
Lezoko Baratza Parkeko Elkartean batzorde berria eratu dutela jakinarazi dute, bestalde, Aurrerantzean Lourdes Garcia, Erixe, Ainara Olarra, Leire Agirre, Amaia Garaigordobil, Fundacion Eudes, Jose Mari Muñoz, Gregorio Moran eta Nahikari Intxaurrandieta urtebetez izango dira karguan.