Hondakin organikoen gaikako bilketa indartu nahi dute udalerrian, eta halaber, ontzi arinen eta hondakin organikoen gaikako bilketa abian jarri udal eraikinetan.
Errenteriako udaletxea
Europako Batzordeak sustatu duen iniziatibarekin bat egin du Errenteriako Udalak. Hondakin organikoen gaikako bilketa indartu nahi dute udalerrian, eta halaber, ontzi arinen eta hondakin organikoen gaikako bilketa abian jarri udal eraikinetan. Horri begira hiru ekintza gauzatuko dituela udalak prebentzio astearen barruan zehaztu dute. Konpostaje komunitarioa zein etxeetakoa sustatzeko udal programak indartuko dituzte batetik, eta horren harira dei pertsonalizatuak eta programatutako bisitak egingo dizkiete borondatzez izena eman duten familiei. Azken horiek gainera, %25eko hobaria izango dute zaborraren zergan 2016. urtetik aurrera.
Udala, udaltzaingoa eta gizarte zerbitzuetako eraikinetan sortzen den hondakin organikoa gaika bilduko dute, eta ondoren konpostajea egingo dutela jakinarazi du udalak, bestalde. Azkenik, gaikako bilketarako lizitazioa egingo du udalak, Udal Euskaltegian, udalaren eraikinetan, eta Hezkuntza, Kultura eta Gaztediaren eraikinean, papera, ontzi arinak eta errefuxa biltzeko zakarrontziak jartzeko.