Eguraldi makurrari irriz erantzun diote
Antxoko Ibaiondon bildu dira Oarsoirriak-eko gurasoak eta haurrak
Oarsoirriak-ek antolatuta, ideien festa egin zuten lehengo larunbatean Pasaiako irrizaleek
Negua ate joka ari da, eta Pasaiako irrizaleak ikasturtean zehar egin daitezkeenak erabakitzeko, festa giroan bildu ziren lehengo larunbatean Antxoko Ibaiondo pilotalekuan.
Jolas dinamiken bidez, barruti bakoitzeko bina jarduera hautatu zituzten.
Haurrek bakarrik ez, gurasoek ere primeran pasatu zuten.