Azaroaren 25aren harira, elkarretaratze isilak egin dituzte Antxon eta Trintxerpen.
Antxoko elkarretaratzea
Pasaian, Antxon eta Trintxerpen, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira elkarretaratzeak egin zituzten atzo arratsean, herriko hainbat eragilek deituta. Antxokoa da irudia. Bietan hamarnaka herritar bildu ziren, gizon eta emakume, esateko indarkeria matxistak ez duela tokirik egungo gizartean, eta indarkeria horrek aurpegi asko dituela salatzeko. «Alde gure gorputzetatik, nazkatuta gaude», esan zuten, isilean, pasaitarrek.