Pasaiako EH Bildu, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan
Pasaian azken urteotan euskararen inguruan aurrerapauso nabarmenak egin dira, esaterako, Euskararen Plan Estrategikoa onartu da. Udalaren esparruak euskalduntzeko lanak egin dira, eta ahalegin berezia egin da Udala eta herritarren arteko harremanak euskaraz izan daitezen, herritarrek hala eskatu dutenean, haien eskubidea delako.
Horregatik guztiagatik, kezka handiz ikusten dugu Pasaiako PNV-PSOE Gobernu berriak euskararekiko duen jarrera eta hartu dituen hainbat neurri; hala nola, udal langileen euskara eskakizun maila jaistea erabaki du, eta era berean, euskara sustatzeko diru kopurua larriki gutxitzeko asmoa du, datorren 2016rako aurrekontuetan.
Jarreraren inguruko kezka genion, eta hala adierazi behar dugu, zeren nahiz eta arlo publikoan hamarkada luzez aritu, alkate andreak ez baitaki euskaraz, ezta Gobernu Taldeko zinegotzi gehienek ere. Ondorioz, Udalbatzak gaztelera hutsean egiten dira orain, eta zenbait alkateordek herritarrei eginiko harrera ere gaztelera hutsean egin behar dira.
Hori dela-eta, pasa den astelehenean kaleratutako adierazpen instituzionalarekin bat egin ondoren, Udal Gobernuak bertan jasotzen diren, eta bere egin dituen hizkuntza-eskubideen inguruan hartutako konpromisoak bermatu daitezen zein neurri hartuko dituen jakin nahi dugu, ordezkari instituzional gisa eta, batez ere, pasaitar herritar gisa.
Guk Euskal Herria euskalduna izan dadin lanean jarraituko dugu, eta herritar orori bere aletxoa jartzeko eskatu nahi diogu, euskaraz biziz.