Arratsaldean, txondorra itzali eta ikatza aterako dute Arditurrin Olentzeroren laguntzaileek. Eguna osatzeko aukera paregabea, beraz, Oiartzunen.
Txerri Eguneko ganadu feria
Txerri Egunaz gozatzeko aukera paregabea izan dute Oiartzuarrek, eta urtero bezala ganadu feria eta hamaika postu izan dira Madalensoro inguruan zein pilotalekuan bertan. Zaldiak, untxiak, oiloak, idiak… txikienen gozagarrai izan dira guztiak. Txerri ferian, protagonista ezin falata, eta txerria ere izan da ganadu ferian.
Madalenso pilotalekuaren barrualdean izan da artisau azoka, bestalde. Lepo postuz eta lepo jendez izan da azoka. Ikusteko eta erosteko, berriz, denetarik. Gozogintza produktuak, barazkiak, edariak, jostailuak, arropa, bitxiak, osagarriak… aukera polita izan dute bertaratu direnak Olentzeroetarako opariak erosteko. Kanpo aldean txistorra bokadiloa edo taloa, gustuen arabera, baina aukera behintzat guztiak izan dira gaur Oiartzunen. Eguraldia lagun hamarnaka eta hamarnaka herritar bildu dira Txerri Egunaren bueltan.
14:00etan amaitu da azoka. Arratsaldean berriz, txondorra itzali eta ikatza aterako dute Arditurrin Olentzeroren laguntzaileek. Eguna osatzeko aukera paregabea, beraz, Oiartzunen.