Sei hilabetez ekintza plana egin du Udalak Iztieta-Ondartxoko bizilagun eta eragileekin.
Iztieta pasealekua
Sei hilabetez ekintza plana egin du Udalak Iztieta-Ondartxoko bizilagun eta eragileekin. Joan den abenduan amaitu zuen prozesua, eta orain, prozesutik eratorritako ekintza ildo nagusiak aurkeztuko ditu udalak asteazkenean. 19:00etan deitu dute aurkezpen bilera eta irekia izango da, eta auzoko elkarteek, auzokideek edota merkatariek auzoa hobetzeko proposaturikoak, nahiz azken hilabeteotan egin diren hainbat ekintzen laburpena aurkeztuko dituzte bertan. Oiartzun kaleko 5. zenbakian dagoen informazio gunean egingo dute bilera, eta Julen Mendoza alkatea bertan izango dela esan dute.
Metodologia parte hartzailea erabili dutela jakinarazi du udalak ekintza plana aurrera eramateko. Hiridunak estudioak gidatu du prozesua. Iztieta-Ondartxokoa izan da dinamika hori erabili duena lehenengoz Errenteria-Oreretan, auzoa hobetzeko.