Errauste plantaren kontrako mozioa eztabaidatuko dute plenoan

Pasaiak Ahal Du eta EH Bilduk aurkeztu dute mozioa
Lehengo astearteko plenoan, zerga ordenantzen gaineko eztabaidan

Zerga ordenantzen gaineko eztabaida, aurreko pleno batean

Zubietako errauste plantaren proiektua bertan behera uztea nahi dute Pasaiak Ahal Du eta EH Bilduk eta eskaera hori defendatzeko mozioa aurkeztuko dute udalbatzarrean. Biharko plenoan eztabaidatuko dute mozioa, 19:00etatik aurrera Arizabalon izango den hilabeteroko ohiko plenoan.

Pleno berean, batzorde informatiboetan eta erakunde autonomoetan zer ordezkari arituko diren jakinaraziko dute, eta San Markoko Mankomunitateko eta Añarbeko Mankomunitateko udal ordezkariak izendatuko dituzte.

Horrez gain, 2016ko lanpostuen zerrenda bozkatuko dute, gaiari lotuta izan den erreklamazioa ebatzi ondoren.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend