Sexu erasoen aurrean nola erantzun ezagutarazteko argibideak eman dizkiete tabernariei. Pegatinak ere eman dizkiete.
Honako eranskailuak eman dituzte tabernetan
Eraso sexista baten aurrean zer egin azaltzeko informazioa eman die Errenteriako Udalak herriko tabernariei, Inauterien harira. Udalak uste du tabernak toki aproposa direla sentsibilizaziorako eta errespetuzko eta tratu oneko harremanetarako ekintzak aurrera eramateko, eta batzuetan, emakumeek, emakume izateagatik, “gogaitu edo inbaditzen” ari diren pertsonei aurre egin behar dietela. Material ezberdina eman diete tabernariei.
Batetik, eraso sexisten aurrean jarduteko protokoloa eman diete tabernariei. Bestetik, pegatinak eman dizkiete, tabernetako komunetako ateetan nahiz tabernariak ikusgai dagoen toki batean jar ditzaten.
Tabernariak bakarrik ez. Udalak herritarrei eskatu die eraso egoera baten aurrean aurkitzen badira Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, izan ere, kanpainaren barruan herriko poliziek ere jaso dutelako beharrezko formazioa.
Udalak gogorarazi du Gizarte Zerbitzuetako Berdintasunerako azpisaila eta udaltzainek koordinatuta abiatu dutela kanpaina. Udaltzainak, aldi berean, Ertzaintzarekin koordinatuta daude.