Lilaton lasterketan parte hartu nahi duzu? Etorri HITZA taldearekin!
Talde irekia da, edonork parte har dezake HITZA taldean. Izena emateko aukera zabalik dago.
Iazko HITZA taldea, Lilatoiaren irteeran
IRUTXULOKO HITZA Lilatoian izango da aurten ere, zazpigarren urtez jarraian. Zuk ere parte hartuko duzu? Etorri HITZA taldearekin! Gure elastikoa jasoko duzu opari gisa.
27. Lilatoia martxoaren 6an izango da, 10:00etan, eta lasterketa hasi aurretik bat egingo dute HITZA Taldeko kideek, Bulebarrean, elkarrekin egoteko. Taldean donostiarrek bakarrik ez, edozeinek parte har dezake.
Bat baino gehiago dira urtez urte Lilatoian Hitza Taldearen izenean parte hartu dutenak, eta harreman polita sortu dute elkartzen direnen artean. Deialdia zabalik dago, parte hartu nahi duen edonorentzat. Interesa dutenek mezu bat idatz dezakete
HITZAk Lilatonerako prestatu duen posta elektronikora, edo telefonoz dei dezakete erredakziora:
943 46 72 36.