Pasai Donibaneko saneamendua eta Errenteria-Oreretako Iztietako kolektorea egiteko lanak etengabe atzeratzen ari dira Eguzki talde ekologistak salatu duenez.
Piraguak Pasaiako badian
Pasaiako badiaren saneamendua gero eta gehiago atzeratzen ari dela salatu du Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, eta atzerapen horrekin, “Pasaialdea birgaitzeko oinarrizko osagaia oztopatuz”. Pasai Donibaneko saneamenduan lau miloi euro inbertitzea aurreikusten duela Plan Hidrologikoak esan du Eguzkik, “2016 eta 2021 urteen artean aurreikusi du, baina oraindik ez dago lanak hasteko datarik, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak ez duelako mahai gainean jartzen jarri behar duen diru zatiaren %75”.
2007. urtean erakundeek 2011. urtean Gipuzkoako hainbat lan hidaruliko egiteko hitzarmena sinatu zutela ekarri du gogora talde ekologistak, bestalde, “Donibaneko saneamendua horietako bat zen”. Lanen diru zatiaren %75 Eusko Jaurlaritzak ordainduko zuela URA agentziaren bidez eta beste %25 Añarbe Mankomunitateak adostu zutela esan du, “lanak 2008an egingo zituztela esan zuten, gero 2009an… eta gaur arte. Pla hidaruliko berriarekin 2021. urtera arte luzatu dute epea, eta bitartean, Pasai Donibaneko ur zikinak zuzenean badiara isurtzen ari dira XXI. mendean”.
Iztietako kolektorea, 2027an
Donibaneko saneamendua aurreikusita zegoen epe beran ere Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko kolektorea egitea aurreikusi zuten erakundeek. “Hori ere ez dute egin -salatu du Eguzkik- eta bi miloi euroko inbertsioa aurreikusten dute 2022-2027 epean”.